Efemeride hau ospatzeko museoek eskainiko dituzten jardueren zerrenda www.museoeneguna.eus webgunean ikus daiteke.
Museoen sustraien jasangarritasuna izango da aurtengo edizioaren leloa Bizkaian, eta bertako hogeita hamar pinakotekatik gora bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera librea eskaintzea erabaki duten. Hala, bisitariei museoetara hurbiltzeko aukera eman nahi zaie, ospakizun honen inguruan antolatutako programazioez gozatzeko.
Hauek dira parte hartuko duten museoak Bilbon: Arkeologi Museoa, Athletic Club Museoa, Arte Ederren Museoa, Berreginen Museoa, Itsasmuseum, Arte Sakratuaren Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Guggenheim Museoa eta Euskararen Etxea.
Beste udalerri batzuetako museoek ere hartuko dute parte: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena), Txakolingunearen Museoa (Bakio), La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda), Balmasedako Pasio Biziduna, Balmasedako Historiaren Museoa, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoa (Berango), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Antzasti Euskaldunon Etxea (Dima), Durangoko Arte eta Historia Museoa, Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Gernikako Bakearen Museoa, Bizkaia Zubia (Getxo), Dolomitetako Fabrika Zaharra Museoa (Karrantza), Santimamiñe (Kortezubi), Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa), “Andrés de Urdaneta” Historia Naturalaren Museoa (Loiu), Hontza Museoa (Mañaria), El Pobal Burdinola (Muskiz), Butroeko Plasentia Museoa (Plentzia), “Agurtza” Arrantzaren Interpretazio Zentroa, Santurtzi Itsas Museoa, Enkarterrietako Museoa (Sopuerta), Urduña Hiria Museoa (Urduña) eta Simon-Bolibar Museoa (Ziortza-Bolibar).
Museoen Nazioarteko Eguna
Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da museoak kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulermena, lankidetza eta bakea garatzeko bitarteko garrantzitsuak direla ohartaraztea.
Bizkaiko museoek efemeride hau ospatzeko eskainiko dituzten jardueren zerrenda www.museoeneguna.eus webgunean ikus daiteke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian