Lantaldeak azaldu duenez, “Asfaltoaren azpian, euria gure auzoetan egingo dugun ibilaldi dramatiko bat da, gure beldurren sakon-sakoneneraino eramango gaituen murgiltze-esperientzia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin”.
Larunbatean, maiatzak 20, Piszifaktoria Ideien Laborategiaren azken lanaren estreinaldia ikusteko aukera egongo da Leioako Umore Azoka jaialdian. Gaueko 21:30ean izango da hitzordua, Errekalde plazatik abiatuta. Eta hurrengo egunean, maiatzaren 21ean, igandea, bigarren aukera bat egongo da, eguerdiko 13:30ean.
Piszifaktoria Ideien Laborategiko kideek azaldu dutenez, “Asfaltoaren azpian, euria gure auzoetan egingo dugun ibilaldi dramatiko bat da, gure beldurren sakon-sakoneneraino eramango gaituen murgiltze-esperientzia bat, teknologiaren, adimen artifizialaren eta zuzeneko musikaren laguntzarekin. Finean, espazio publikoko bizitzaren inguruko hausnarketa komunitario bat egiten ahalbidetuko digun ukronia espekulatibo bat”.
Halaxe dio sinopsiak: “2031. urtea da. Covid-19aren Omega aldaera bortitzaren ondorioz, hamar urte eman ditugu etxean konfinatuta. Eta, orain, kalera ateratzeko unea da berriro. Baina beldurra da nagusi. Zenbat aldatu da gure hiria? Eta gu geu?”.
Abangoardiako ikuskizun hau sortzeko, hainbat hiritako biztanleekin osatutako ikerketa artistiko bat izan du oinarri lantaldeak. “Joan den neguan, Errealitatearen agertokian izeneko ekimena jarri genuen martxan. Arkitektura eta hirigintza arloko adituekin solasean aritzeaz gain, Bilbo, Gasteiz eta Hendaiako bizilagunekin elkartu ginen, haien hirien gaineko hausnarketa kolektiboak egiteko. Han jasotako materialarekin ere osatuta dago Asfaltoaren azpian, euria
ikuskizun berri hau”.
Asfaltoaren azpian, euria ikuskizunak Leioako Umore Azoka izango du aurreneko geralekua asteburu honetan, hortik haurrera hainbat jaialditan ere ikusi ahal izango da, hala nola Hendaiako Antzerkiaren Maiatzan, Gasteizko KaldeArten, Bilboko Kalealdian, Zarauzko Kalerkin edo Antsoaingo jaialdian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian