Besteak beste, Anje Duhalde, Xabi Solano, Dupla eta Garilak 26 talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Horretaz gain, bertsolariak, Erronka edota zirku ikuskizun bat ere jasotzen du aurtengo egitarauak.
Publiko guztientzako moduko egitaraua antolatu dute Zubi Zahar herri ikastolako lagunek 2023ko Ibilaldirako. Azaldu dutenez, guneak oso sektorialak ez izaten saiatu dira, eta hein handi batean lortu dutela nabarmendu dute, hau da, bakarrik umeena, gazteena edo nagusiena. “Gune guztietan denentzako moduko edukiak tartekatzen ahalegindu gara”. Bestalde, ekimenak antolatzean ikastolako ikasle nagusien proposamenak jaso nahi izan dituzte, eta haiei protagonismoa eman erabakietan, ahal izan den neurrian.
Programatzean “exijenteak” izan direla ere azpimarratu dute antolatzaileek “geure buruarekin eskaintza zabala egotea nahi genuelako, eta emaitza hor dago. 26 ekimen antolatu ditugu, horietatik 18 guneetan eta beste 8 ibiltariak dira”.
Bestalde, ikuskizunez eta jaia beraz gain, aldarrikapenerako tartea ere egongo dela iragarri dute eta mobilizazioa egingo dute Azterketak euskaraz lemapean, euskarak Ipar Euskal Herrian daukan egoerari ikusgarritasuna emateko asmoz.
Horrez gain, gaztetxoen inplikazioa lortzeko, aurten ere Erronka antolatu dute, 14 eta 16 urte bitarteko gazteen parte-hartze aktiboa bilatzeko helburuz. Bertan, hainbat herritako ikasleak bilduko dira elkarrekin egun paregabea igarotzeko. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Zeledoniotik eta hainbat jolas-jardueratan parte hartu ahal izango dute herrian zehar, taldean.
Antolatzaileek azaldu dutenez, 2023ko Ibilaldiaren helburu nagusiak dira “euskara eta euskal kultura ardatz dituen ikastola herrira zabaltzea; herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea; hezkuntza komunitateak ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea; ikasleei auzolanaren garrantzia erakustea guraso eta ikastolako komunitate osoa eredu izanik; eta arkitektura pedagogia berrietara egokitzeko baliabide ekonomikoak lortzea”.
Horretaz gain, “euskararen sustapena bultzatzea; sexu eta generoari lotutako rolak gainditzea; antolatzen diren ekintza guztietan jasangarritasunaren ikuspuntua izatea; Ibilaldia prozesu parte hartzailea izatea, ikastolako eta herriko eragile guztien artekoa; behar desberdinetako pertsonentzako Ibilaldia diseinatuz berdintasun-ezberdintasuna bultzatzea ere izango ditu xede”.
Egitaraua

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian