Tailerra maiatzaren 27an izango da Bilboko Bizkaia aretoan. Loraldiak eta EHUk antolatutako Sormen Ola 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskal kulturaren transmisiorako tailer-programa da.
Miren Amuriza bertsolari eta idazleak eta Amaia Egidazu idazle eta ilustratzaileak bat egin dute Hitzak irudietan. Irudiak hitzetan izeneko tailerra antolatzeko.
Amurizak hitzekin lan egiten du. Gazteentzako hamaika liburu idatzi ditu eta helduentzako nobelarik nabarmenena Basa da. Egidazuri arte plastikoak eta sormenezkoak gustatzen zaizkio. Etxepare saria irabazi zuen natura, kultura eta tradizioa uztartzen dituen Dorotea lanagatik.
Horrela deskribatzen dute jarduera: “Esaldiak luzatu, moztu eta puntetatik korapilatzeko. Txaplatak zirri-marratzeko. Argazkiak urratu, konpondu eta berriz urratzeko. Berbak botoitzeko. Elkarren janzkiei barrenak hartzeko. Edo josteko kaxa mahai gainean irauli eta nahi duguna egiteko”.
Sormen Olak tailerra Loraldiak eta EHUKulturak, EHUko kultura zerbitzuak, antolatu dute. Proiektu honen helburua da 16 eta 29 urte bitarteko gazteei euskal kultura transmititzea, erreferente diren kultur profesionalekin harremanetan jartzea eta sormena eta irudimena bultzatzea. Proposatzen dituzten jarduerak hileko larunbat batean egiten dira, modu intentsiboan.
Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko ikasleek doan parte hartu ahal izango dute tailerrean. Horretarako, aldez aurretik ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbidera idatzita eman beharko dute izena.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian