Kanporaketetan hasiko dira Udabarria Bertsotan sailkapen fasetik sailkatutako diren bertsolariak eta 2021ean finalaurrekoetan kantatu zutenak, finalaurrekoetan, berriz, 2021eko finalistak hasiko dira.
Udabarria Bertsotan fasea amaitu da eta erabakita geratu da zeintzuk izango diren Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak: Udabarria Bertsotan fasetik sailkatutakoak eta, Txapelketan zuzenean izena emateko eskubidea izan eta parte hartuko dutenak.
Alde batetik, 2021eko finalistak finalaurrekoetako fasean hasiko dira kantuan. Hauek dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.
Bestetik, kanporaketetan zuzenean sartzeko aukera daukate 2021ean finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek. Honako hauek eman dute izena: Eneko Abasolo Txabarri, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Julen Arzanegi Erezuma, Oihana Bartra Arenas, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Txaber Altube Sarrionaindia.
Azkenik, hauek dira Udabarria Bertsotan sailkapen fasetik kanporaketetara sailkatu direnak, zerrenda hau ez da puntuazioaren araberakoa: Aissa Intxausti Aburuza, Aitor Arrutia Azkueta, Ander Sarriugarte Garcia, Araitz Katarain Mugarza, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Bittor Altube Sarrionaindia, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Igor Galarza Intxausti, Iker Garitagoitia Astigarraga, Iker Uriarte Urrutia, Inazio Vidal Gurrutxaga, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Iruri Altzerreka Martinez, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate, Jone Larrinaga Dañobeitia, Koldo Gezuraga Seijiido, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Lurdes Ondaro Mallea, Maite Sarasola Isazelaia, Mikel Goiriena Larrazabal, Mikel Retolaza Etxebarria, Peru Irastortza Santxo, Peru Vidal Gurrutxaga eta Unai Mendiburu Valor.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian