Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izeneko argazki-erakusketak azken hilabeteetan Harrotu ileak proiektuan parte hartu duten gazteek Javi Julio, Lua Ribeira eta Nagore Legarreta artistekin elkarlanean egindako lana erakusten du.
Datorren astean Donostiako Tabakalerak argazki-erakusketa berria zabalduko du Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu izenpean. Harrotu ileak proiektuaren baitako erakusketa honek hirira iritsi berri diren eta prekarietate egoeran bizi diren gazteek egindako ehun bat argazki biltzen ditu.
Harrotu ileak 2017an sortu zenetik, egitasmoak elkartzeko, sortzeko eta eztabaidatzeko gune bat eskaintzen du ostiralero, egoera prekarioan eta kalteberatasun-egoeran bizi diren gazteei zuzenduta; eta erreferente bihurtu da komunitate horrentzat.
Azken sei urteotan, Harrotu ileak proiektuak sorkuntza-prozesuak gauzatu ditu; eta, prozesu horiei esker, parte-hartzaileek zuzenean eragiten dieten gaiak jorratu ahal izan dituzte, esaterako, eremu publikoko justizia sozialeko gaiak, estereotipoak eta estigmak zalantzan jarriz.
Ireki, elkartu, eraiki. Hurbiltzeak eragin egiten digu argazki-erakusketak azken hilabeteetan Harrotu ileak proiektuan parte hartu duten gazteek Javi Julio, Lua Ribeira eta Nagore Legarreta artistekin elkarlanean egindako lana erakusten du.
Ikusgai dauden argazkietan gehienek partekatzen duten bizi-esperientzia ageri da. Parte-hartzaileen beraien erretratuak jarri dira ikusgai; horien bitartez, haien istorioen eta ibilbide pertsonalen berri izan dezakegu. Jatorrizko lekua eta familia ageri dira, atzean geratu den denbora-espazio bat sinbolizatzen duen abiapuntu gisa; eta honaino iristeko bidaia, beste bizitza baten bila egindako beste leku bateranzko igarobide gisa.
Irudiek Donostiako errealitate berri bat ere erakusten dute, lagun berriek markatuta; eta lan bilaketaren, prestakuntza-ikastaroen eta Tabakalerako arratsaldeen artean dabilen errutina.
Argazki guztiak artistek proposatutako ariketetan oinarrituta sortu dira. Erakusketa-planteamendua Nagore Legarretak egin du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian