Katalogo berriak animazioa eta fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, gainontzekoak gaztelaniaz egin dira eta horietako bik hindia eta bengaliera ere erabiltzen dute.
Kimuak programaren 26. edizioaren deialdira aurkeztutako 60 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak Kimuak 2023 katalogoa osatzeko: Iban del Camporen Sorbeltza, Raul Camposen El aprendiz, Isabel Hergueraren La mujer ilustrada, Itziar Leemansen Ximinoa, Nitya Lopez Saituaren Deadly Draw, Tamara Lucarini Cortesen Prioridades eta David Perez Sañudoren El rey de la semana. Etxepare Euskal Institutuak antolatzen du Kimuak programa eta euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.
Kimuak 2023 katalogoak animazioa eta fikzioa jasotzen ditu. Hizkuntzei dagokienez, filmetako bat euskara hutsean egin da, beste bat euskaraz eta frantsesez, gainontzekoak gaztelaniaz egin dira eta horietako bik hindia eta bengaliera ere erabiltzen dute. Aurtengoan katalogoko zazpi lanetatik hiru emakumeek zuzendu eta ekoitzitakoak dira.
Hautaketa batzordea honako kide hauek osatu dute aurtengoan: Simon Blondeau Baionako L’Atalante zinemako zuzendari laguntzaile eta kultur bitartekariak, Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikus-entzunezko proiektu estrategikoen eta digitalen buruak, Txaro Landa Bilboko Fas zineklubaren zuzendariak, Jaime Manrique Bogoshort film laburren jaialdiaren zuzendariak, eta Alberto Valverde Bartzelonako D’A Film Lab-en koordinatzaileak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian