Herritar oro gonbidatu nahi du Ikastolak Sorgingarrean parte hartzera, Sorgingarrak ere herritik sortu eta herriarentzako zein herritarrentzako festa izan nahi baitu.
Orereta Ikastolak Sorgingarra jaiaren bigarren edizioa antolatu du. Udaburuko suaren lehen garraren jaia da, azken horren osagarri izateko eta bere izaera paganoa azpimarratu nahiz indartzeko asmoz sortutako egitasmoa.
Larunbat honetan, ekainak 17, egingo da, iluntzean. Azaldu dutenez, “arratsaldeko 19:00etan udaburuko suaren lehen garra piztuko da Agirre Lehendakaria plazan. Aitzbitarteko Lagunak elkarteko ordezkariak arduratuko dira horretaz. Larruz jantzita, ardagaia erabiliko dute udaburuko suaren lehen garra pizteko”.
19:15ean, berriz, piztutako txinparta buru, Sorgingar kalejira abiatuko da Agirre Lehendakaria plazatik bertatik. Herriko plazara heldu aurretik, Gamon zumarditik, Biteri Txiki kaletik, Xabier Olaskoaga plazatik, Alfontso XI.a eta Biteri kaleetatik, Koldo Mitxelena plazatik, eta Maria de Lezo eta Maddalen kaleetatik pasako da Irurtzungo Orritz lskidi taldeko izaki mitologiko, joaldun eta dantzariek, eta Erriola konpartsak gidatutako kalejira. Xabier Olaskoaga eta Koldo Mitxelena plazetan geldialdiak egingo ditu emanaldi banaz gozatzeko. Udaburuko suaren lehen garra San Joan bezperara arte piztuta mantentzea da asmoa.
Ikastolak Sorgingarra antolatzera ilusio eta gogoz batu zaizkion eragile laguntzaileak eskertu nahi izan ditu: herriko Aitzbitarteko Lagunak elkartea eta Irurtzungo Orritz lskidi konpartsa, hain justu; Erriola konpartsarekin ahaztu gabe.
Horiek horrela, herritar oro gonbidatu nahi du Ikastolak Sorgingarrean parte hartzera, “Sorgingarrak ere herritik sortu eta herriarentzako zein herritarrentzako festa izan nahi baitu”.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian