60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du.
Baztandarren Biltzarra Elkarteak pasa den urtarrilean iragarri zuen bestaren ardura utziko zuela. Bertako kideek zikloa ixteko tenorea zela adierazi zuten sare sozialetan zabaldu zuten ohar baten bidez. Momentu horretan argi
utzi nahi izan zuten elkartearen gidaritza beste talderen batek hartzekotan, laguntzeko prest egongo zirela eta hala izan da. Elkarteak izan duen krisiaren ondoren, edizio berri bat antolatzeko prest direla iragarri zuten atzo sare sozialen bidez, “hemen gaude inoiz baino indartsuago eta auzolanean aritzeko prest!”.
Adierazi dutenez, “orain dela 60 urte landatu zen gaur egun oraindik irauten duen landare emankor eta ederra. Aurten Baztandarren Biltzarra uztailak 16an ospatuko dugu eta berezia izanen da”. Euskara, auzolana eta elkartasuna lelopean izanik eraiki da urtez urte orgen besta, iragana kontuan hartuz etorkizun oparoago baten bila.
60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak.
Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta 60. urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian