Hamar urteko etenaldiaren ondoren, Aingeru Gorrotxategi musikaria bakarkako proiektuari ekin dio berriro soinu berrituarekin.
Aingeru Gorrotxategi (Lur Barnea) Ane Martinez abeslariarekin (Anita Parker) elkartu da oraingoan eta Uda bada izeneko single berria kaleratu du, denok dantzan jartzeko asmoz. Gorrotxategi eta Martinez lankideak izan ziren duela hamar bat urte Bilboko Xirula-Mirula musika eskolan eta bakoitzak bere ibilbide pertsonal eta musikala egin badu ere, abesti hau egiteko elkartu dira.
Pasioz eta dedikazioz landu duten abesti hau musikazale guztiekin partekatu nahi izan dute. “Uda erritmoz eta freskotasunez dator!” da abesti hau hobekien definitzen duen esaldia adierazi dute. Doinu kutsakorrak, erritmo dantzagarriak eta udako egun eguzkitsuak eta gau luzeak gogorarazten dituzten letrekin, “ziur gaude Uda Bada udako ereserki bihur daitekeela Euskal Herrian”.
Azken urteetan Aingeru Gorrotxategi Euskal Herriko historia eta mitologian oinarritzen den Lur Barnea alboka-rock proiektuan ibili izan da buru belarri. Hala ere, bere hitzetan “banuen gogoa berriro ere nire bakarkako proiektuari ekiteko, barruko eta inguruko istorioak islatzeko”. Bestalde, Ane Martinez abeslariak Anita Parker musika taldean murgilduta dago, beste proiektu batzuen artean.
Uda bada abestia plataforma digitaletan entzungai dago jada eta bideoklipa ere ikusgai musikariaren Youtube kanalean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian