Bilboko Arte Ederren Museoak Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia soinu-ehiztariak sortutako aHUTSAK HARTUa proiektua aurkeztu du. Egitasmoa elkarren artean konektatuta dauden lau elementuz osatuta dago: liburu bat, soinu instalazio bat, performance bat eta webgune bat.
Hutsunea hartu eta hautsak estalia esanahien batura da aHUTSAK HARTUa, halaxe jarri diote izena Bilboko Arte Ederren Museoak aurkeztu duen proiektuari. Xabier Erkizia soinu-ehiztariak eta Maialen Lujanbio bertsolariak, museoarekin batera, gure garaikidetasunaren une oso zehatz batean sortutako proposamena da: pandemiaren ondoriozko 2020ko konfinamendu kolektiboa. “Abiapuntu bitxi hori hiru urtez zabaldu eta garatu zen, museoaren historiako beste egoera berezi batekin bat egin arte, gaur egun egiten ari den handitze-lanarekin”, azaldu dute museoko ordezkariek.
Bi salbuespen horiek, beraz, egoera berriak eragin dituzte: museoko espazioak aldi baterako “hustea”: bisitaririk ez izatea, lehenengo kasuan, eta artelanak lekuz aldatzea, bigarrenean.
Bi gertaerek sortutako soinu-paisaia (horien soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak) azken hiru urteetan entzun eta erregistratu dute Erkiziak eta Lujanbiok museoarekiko elkarrekintzaren erregistro immaterial berezi hori formulatzeko, “museoa bizitoki duen airearena eta hautsarena”. Museoaren erretratu sentsorialak honako hauek biltzen ditu: urratsak, presentziak, erreberberazioak, makinen eta pertsonen soinu-aztarna, burdinazko eskulturen grabazio bibrazionalak, fenomeno ultrasonikoak, isiluneak…
30 ordu baino gehiagoko audio-grabazioko lan batetik abiatuta (airekoa, infragorria eta ultrasoinua, frekuentzia elektromagnetikoak, bibrazio-fenomenoak eta espazioen oihartzunen artxiboa…), aHUTSAK HARTUa proiektuak museoaren espazioarekiko topaketa-esperientzia sentsoriala proposatzen du, eta haren soinu-auraren memoria bat, azkenerako hainbat formatu eta euskarritan egokitutakoa.
Proiektua elkarren artean konektatuta dauden lau elementuz osatuta dago: liburu bat, soinu instalazio bat, performance bat eta webgune bat.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian