Irailaren 29an hasiko da Zaratamon eta urriaren 6tik 8ra bitartean Arrigorriagara egingo du salto ekimenak.
Loraldia Plazarik Plaza! bigarrenez egingo da aurten, irailaren 29tik urriaren 8ra bitartean Zaratamon eta Arrigorriagan. Bertako udalak dira antolatzaileak eta iazko esperientzia pilotuaren emaitza ona ikusita, bigarrenez egitea erabaki dute.Loraldiak sustatzen duen ekimena da Plazarik Plaza! eta Bilbon egiten den festibalaren esperientzia beste herri batzuetara hurbiltzen duen Loraldiaren kultur proposamenez osatzen da.
Euskal kultura garaikidearen diziplina ezberdinetako proposamenak bi herrietara hurbiltzea da festibalaren helburua eta aurten ere eskaintza anitza izango dela iragarri dute antolatzaileek: musika, antzerkia, dantza, bertsolaritza eta gastronomia izango dira. “Gure kulturan erreferenteak diren sortzaileek osatuko dute sei ekimen ezberdinez osatutako programazioa, besteak beste: Olatz Salvador, La Basu, Osterabe, Lide Hernando, Aukeran Dantza Konpainia, Igor Elortza, Rafa Rueda eta Petti”.
Loraldiaren helburuen artean kokatzen dira emakume sortzaileei eta tokian tokiko sortzaile berriei plaza eskaintzea, eta Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriagan aukera izango dugu estilo ezberdinak jorratzen dituzten emakume musikarien kontzertu batez gozatzeko. Honetan, gainera, Arrigorriagako musika talde batek parte hartuko du.
Jarduera guztiak Zaratamoko Kultur Etxean eta Arrigorriagako hainbat espazio eta aretotan egingo dira. Irailaren erdialdean aurkeztuko dute egitarau osoa, nahiz eta datak eta jarduerak zehaztuta dauden jada.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian