Negu kolektiboaren lanak Cineasti del Presente sailean izango du mundu mailako estreinaldia, abuztuaren 9an.
Bartzelonako D’A Film Festival zein L ’Alternativa, Tarragonako REC, Xixongo Semilleru LAB edota Palmako Atlantida Film Fest jaialdietako industria sailetatik igaro ondoren, Locarnoko (Suitza) Nazioarteko Zinema Jaialdian estreinatuko da Negu Kolektiboaren lehen fikziozko film luzea.
Negu hurbilak jarri diote izena filmari eta Cineasti del Presente sailean lehiatuko da, mundu osoko zuzendari hasiberrien lehen eta bigarren filmei eskainitako lehiaketa atalean. Abuztuaren 9an izango du lehenbiziko emanaldia.
Lantaldeak azaldu duenez, “isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Zubietan (Nafarroa) burutu dituzte errodaje lanak eta, hain zuzen, bertako herritarrak aritu dira antzezle lanetan. Haiekin batera, Jone Laspiur izango du lanak aktore profesional bakarra, neska protagonistaren azalean”.ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri du. Emakumezko gazte bat ihesi doa helburu argi batekin: muga zeharkatzea, bai baitaki hala etxetik urrundu ahal izango dela, jaioterrian ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubieta herrira iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo konfliktoek bat egiten dute, antza. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasuna ezagutuko du.Denbora igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren leku horretan, gaztearen ihesaldia gero eta korapilatsuagoa bilakatuko da.
Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofre eta Adria Roca zuzendariek osatzen dute Negu kolektiboa. Maluta* films eta Cornelius Films dira ekoizleak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian