Urriren 27tik azaroaren 3ra egingo den edizioan sorginak dira Asteko protagonistak, eta bere kartel ofizialak ere gorazarre egiten die. Ituñok sorgina dual bat hezurmamitzen du, argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean.
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemako antolatzaileek sorginei protagonismo nagusia ematea erabaki dute 34. edizio honetan eta kartel ofizialean ere jaso nahi izan dute protagonismo hori. Horretarako, Itziar Ituño euskal aktorea aukeratu dute eta sorgin dual bat hezurmamitzen ageri da, “argitsua eta iluna, boteretsua eta bihozbera aldi berean”, azaldu dute.
Nerea Torrijos buru duen taldeak sortu du kartela eta jantziak ere berak
diseinatu ditu. Azaldu duenez, “sorginaren irudikapen topikoenetatik ihes egin nahi izan dugu, magia atzitu nahian”. Hala, Tarot karta itxurako diseinuak aspaldiko esentzia sotilagoekin konektatu nahi du, orakulu grekoekin, arkanoekin… bi magien indarra bilduta. Argazkiaren egilea Marta Fresnillo izan da eta kartelaren diseinua Alive VFX & Design estudioak egin du. Kartela Sorginak-Bruixes leitmotivaren barruan kokatzen da, TerrorMolins zinemaldiarekin partekatua eta duela egun batzuk iragarria, eta bertan sartzen dira Bruixes – Sorginak – Brujas, Borja Crespok komisariatutako Akelarre ilustratua izeneko erakusketa eta Elisa McCauslandek eta Diego Salgadok idatzitako Beso negro: Brujería, cine y cultura pop liburuaren edizioa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian