Jaialdia Arabako hamabost herritan antolatuko da. Haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak eskainiko dira bertan, bai eta hurbileko magia animazioa eta magia emanaldiak ere. Azken hauek Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik.
MagialdiArabaren bederatzigarren edizioak ilusioa eramango du lurraldeko hamabost herritara, irailaren 3tik urriaren 21era bitartean. Magia jaialdiak berriz ere prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizko XXXV. Magialdiaren atarikoa izango da.
Gaur aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Jose Angel Suarez jaialdiko zuzendariak.
Jaialdia Arabako hamabost herritan antolatuko da eta lehenengo aldiz bost herri hauetara helduko dira ikuskizunak: Marieta, Villaverde, Kontrasta, Aperregi eta Burgu. Haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak eskainiko dira bertan, bai eta hurbileko magia animazioa eta magia emanaldiak ere. Azken hauek Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik.
Aurten daten formatua aldatu da eta 17 egun jarraituko jaialdi bihurtu da, irailaren 11tik 17ra egingo den Gasteizko Magialdia Jaialdiaren aurretik eta ondoren.
Informazio gehiago: www.magialdia.com/.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian