Amaiurren hasi ziren uztailaren 8an 2023ko Bertso Udalekuak eta atzo amaitu zen lehen txanda. 16 eta 18 urte bitarteko 33 gazte elkartu dira Baztanen, horietatik 29 bertso-eskoletan dabiltza, eta 31 aurretik ere izanak ziren Bertso Udalekuetan.
Patzuru-patzuru! lelopean egin dituzte aurten Bertso Udalekuak Amaiurren eta Bertsozale elkartearen arabera, denetik egin dute gazteek hamar eguneko egonaldian: “distopia eguna (ingeles udalekuan murgiltzea eta manifa), Mihiluze lehiaketa etxeko Kike eta Ilazkirekin, literatura eta antzerkia, kantu ezagunen bertsioak egin eta grabatu, Baztango Gazte Asanbladak tokiko aroztegiaren eta turistifikazioaren inguruan eskainitako mahaingurua, gazteak begirale eta begiraleak begiratu izan zireneko egun aldrebesa, errekan freskaldiak eta gitarraz lagundutako patxada uneak…”
Horretaz gain, uztailaren 13an bertso saio bat antolatu zuten gazteek, herriko plaza edertuta; Amaia Iturriotz eta Maddi Ane Txoperena aritu ziren kantuan. “Herritar asko bertaratu zen saioaz gozatzera eta bertakoek txosna ere zabaldu zuten, ekitaldia sustatzeko”.
Amaiurko txanda honetan 16 eta 18 urteko 33 gazte elkartu dira; horietatik 29 bertso-eskoletan dabiltza, eta 31 aurretik ere izanak ziren Bertso Udalekuetan. Festa jartzen eta antolaketan partaide izan diren hezitzaile taldea, berriz, hauxe izan da: Asier Alcedo, Iholdi Beristain, Oihana Arana, Peru Irastortza, Zihara Jainaga, Aitor Bizkarra eta Aitor Tatiegi.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian