Azaroaren 20ra arte jasoko dira proposamenak eta 10.000 euroko ordainsaria izango du. Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea.
Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez jarraian. Aurreko urtean bezala, kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak izango direla zehaztu dute antolatzaileek: musika, arte eszeniko eta arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa ere izan daiteke.
Bigarren edizio honen onuraduna zein izango den abenduaren 20an iragarriko du Loraldiak eta 2024an zehar proiektua gauzatzeko epea izango du.
Proiektu berri hau ingurune digitalean gauzatu behar bada ere, aukera dago esparru analogiko eta fisikoan ere emanaldi batean gauzatzeko. Horretarako aukerarik sortzekotan, Loraldia festibalean aurkeztuko litzateke.
Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin daiteke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedura.
Azaroaren 20ra arte jasoko dira proposamenak eta epaimahai profesional batek aukeratuko du zein izango den bekaren onuraduna.
Behin erabakia hartuta, beka jasotzen duenak urtebeteko epea izango du lana garatzeko. Azkenik, 2025eko Loraldia Festibalean aurkeztuko da emaitza.
Bekaren gaineko informazioa, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian