Horrez gain, Euskarabideko zuzendari kudeatzaile Javier Arakamak eta Hezkuntzako zuzendari Gil Sevillanok datu soziolinguistikoak lortzeko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute.
2023-2024 ikasturtetik aurrera, Euskarabideak kudeatuko du Musikariak ikastetxeetan programa, Euskarabideak berak eta Nafarroako Hizkuntza Departamenduak sinatutako akordioari esker. Hitzarmenarekin bi helburu lortu nahi dituzte, alde batetik euskararen erabilera sustatzea eta, bestetik, Euskararen Adierazle Sistema (EAS) datu soziolinguistikoz hornitzea.
Musikariak ikastetxeetan programa
Nafarroako Gobernuko bi aldeek sinatutako hitzarmenari esker, 2018-2019 ikasturtean abiatutako programa orain Euskarabideak kudeatuko du.
Musikariak ikastetxeetan programak 14 eta 18 urte bitarteko gazteen artean, musikaren bitartez, euskararen transmisioan laguntzea du helburu. Horretarako, abeslari zein musika sortzaileek ikasgeletara bisitak egiten dituzte eta ikasleei musika ohituren inguruan hitz egiten diete. Horretaz gain, musikariek abestiak zuzenean eskaintzen dituzte eta gaztetxoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko galderak luzatzeko aukera ematen da. Besteak beste, musikari horiekin gertutik hitz egin ahal izatea da programa honek duen garrantzia. Orain arte Alex Sardui, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Ines Osinaga, Izaro Andres, Joseba Tapia, La Basu, Mursego, Maite Larburu, Gari edota Mikel Urdangarin izan dira egitasmoan parte hartu duten musikarietako batzuk.
Egitasmoa DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak dituzten A eta D ereduko ikastetxeei zuzenduta dago.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian