Azokaren bidez, euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi da.
Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko Liburu eta Disko Azokaren hirugarren edizioa antolatu du larunbat honetarako Atsegindegi plazan. Aurten, gainera bi berrikuntza handirekin datoz elkarteko kideak, “hemendik aurrera, liburuekin batera diskoei ere bere tartea emango diegu. Hau da, hemendik aurrera, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka izango da!”, azaldu dute. Bestalde, Doinuele, euskara hutsezko plazen sarea, proiektua jarri dute martxan, beste herrietako zazpi elkarterekin batera. Euskal literatura eta musikagintza sustatzea da Doinueleren helburua. Programatutako ekitaldien artean dago, besteak beste, Doberak antolatu duen azoka hau.
Hala, azokari esker euskarazko liburuak eta diskoak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dute. “Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren ekoizpena ezagutzera emanez, Euskal kultura sustatuz eta indartuz”.
Aurtengoan, “inoiz baino postu gehiago” egongo direla ere iragarri dute. Denera 17: Dobera Euskara Elkartea, Alberdania, Gaitzerdi Estudioa eta Zapotxin, Susa Literatura (Estrata Liburuak SL), Katakrak (1978 Kooperatiba SCIS), Txalaparta, Herrima Argitalpenak, Harriet Ediciones, Hernani Errotzen, Argia, Hernaniko musikariak (Bitartean, Hego haizea, Arbasoak, Rio Zukan, Ainara Ortega, Incansables), Pamiela argitaletxea, 1545 Argitaletxea, Elkar, Erein, Igela eta Kantaita Enea.
Egitarauari dagokionez, liburu eta disko aurkezpenak, bertso saio literarioak, ipuin kontaketa literarioak edota Haur txokoa izango dira goizeko 11:00etatik 14:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian