Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da proiektatuko duten lehen filma.
Datorren urriaren 4an, asteazkena, Donostiako Tabakalera zentroak joan den urtarrilean abiatutako Nosferatu zikloari helduko dio berriro ere, Frantziako zinema beltzarekin.
Henri Verneuilek zuzendutako Le Corps de mon ennemi (1976) filma izango da urritik aurrera proiektatuko duten lehen filma. Jean-Paul Belmondo du protagonista nagusi lanak.
XX. mendearen hasieratik 1984ra arte Estatu frantseseko zinema beltzera hurbiltzen den atzerabegirako hau urtarrilean abiatu zen. Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak antolatzen dute Tabakalerarekin eta Institut Valencià de Cultura – Filmoteca de la Generalitat Valencianarekin lankidetzan. Zikloaren hirugarren eta azken hiruhileko honetan, hamar film proiektatuko dira denera.
Ohi denez, sarrerak Tabakaleraren webgunean jarriko dira salgai hilero, aurreko hilabetearen 15etik aurrera.
Hirugarren hiruhilekoaren programazioa
- Urriaren 4an, El cuerpo de mi enemigo (Le Corps de mon ennemi, 1976).
- Urriaren 11n, Policía Python 357 (Police Python 357, 1976).
- Urriaren 25ean, El dossier 51 (Le Dossier 51, 1978).
- Azaroaren 1ean, Mort d’un pourri (1977).
- Azaroaren 8an, Serie negra (Série noire, 1979).
- Azaroaren 17an, Les Chiens (1979).
- Azaroaren 22an, El derecho a matar (3 hommes à abattre, 1980).
- Azaroaren 29an, Le Professionnel (1981).
- Abenduaren 6an, Coup de torchon (1981).
- Abenduaren 13an, Canicule (1984).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian