Urriaren 22ra bitartean, diziplina anitzeko hamar ikuskizun eskainiko dira Algortako Muxikebarrin. Horien artean daude Zeozertan dabil baina ez dakit zertan edo Hondamendia antzezlanak.
Gaur, urriak 6, abiatuko da arte eszenikoei eskainitako Getxo Eszena programaren 41. edizioa, hilaren 22ra arte zenbait diziplinatako ikuskizunen eskaintza zabala hartuko duena. Guztira, hamar lan taularatuko dira Algortako Muxikebarrin, gehienak euskal ekoizpenak dira, baina baita Euskal Herritik kanpoko beste batzuk ikusteko aukera egongo da ere. Sarrerak Kultur Etxeko ohiko salmenta-kanaletan daude salgai jada.
Metrokoadroka Sormen Laborategiaren ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlanak emango dio hasiera, gaur arratsaldeko 19:30ean. Familiaren kontzeptutik abiatuta, sitcom eta poesia bisualaren artean egingo duten euskarazko antzerki muntaiarekin. Hurrengo egunean, urriaren 7an, Nevenka taularatuko da 20:00etan. Nevenka Fernandezen historia kontatzen duen Histrión Teatroren lana da honakoa. Horren protagonistak kargu politiko baten aurkako jazarpenagatiko epaiketa bat irabazi zuen 2001ean, Estatu espainiarreko historian lehen aldiz. Lehenengo asteburua amaitzeko, Abundance Osa+Mujikaren dantza pieza eskainiko da 19:00etan, monogamia zalantzan jartzen duen obra da honakoa.
Bigarren astean, Getxo Eszenak Sueño de una noche de verano shakesperiano klasikoa berrikustea proposatzen digu, urriaren 12an, 19: 00etan. Sin Remilgos, tokiko Utopian konpainiaren sail gazteak, Teseo Atenasko dukearen ezkontzan gertatzen den istorio ezagun honen bere ikuspegia eskainiko du. Hurrengo egunean, hilak 13, ostirala, Axut! eta Artedrama konpainiek Hondamendia taularatuko dute arratsaldeko 19:30ean. Euskarazko obra honek 2020ko otsailean Zaldibarreko zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi zituen, gerora langileetako baten gorpua aurkitu zuten.
Larunbatean, hilak 14, Pepa Plana konpainiak Si tú te vas taularatuko du 20:00etan, hiru pailazo protagonista dituen lana. Hiru emakume heroiek euren bizipenak eta istorioak kontatuko dituzte. Igandean, hilak 15, itxiko da asteburua Anita Maravillasen Andereñoa haurrentzako lanarekin 18:00etan, landa eskola txiki batean girotua dago obra.
Hirugarren eta azken astean, beste hiru ikuskizun izango dira. Ostiralean, hilak 20, Zarra, Adriana Bilbaoren dantza-lana aurkeztuko da 20:00etan, Telmo Zarraonandia, Athleticeko jokalari mitikoa eta futbolaren elezaharra omenduko du pieza honek. Larunbatean, berriz, Pandataria Jardunaldietara iritsiko da 20:00etan, Cayetana Guillen Cuervo aktorea eta Chevi Muraday koreografo eta dantzaria protagonista dituen antzerki dantza ikuskizuna. Lan hau izen bereko uhartean dago girotuta, gizarteak baztertutako pertsona desberdinak erbesteratzen dituzten lekuan. Dantzak, rapak eta interpretazioak eskua ematen diote gizarteari egokitzen ez zaizkionekiko diskriminazioari, Erromatar Inperioaren garaitik gaur egunera arte erbesteratutako pertsona ospetsuen historian barrena ibilbidea eginez. Azkenik, Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 16:30ean eta 19:00etan.
Egitaraua, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian