Miren Agur Meaberen eleberriaren ingelesera egindako itzulpena izan da aurtengo garailea eta Parthian Books argitaletxe galestarrak argitaratu du lana.
Miren Agur Meaberen Hezurren erretura eleberriaren ingelesera egindako itzulpena izan da Etxepare Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren bederatzigarren edizioko sariduna. Amaia Gabantxok (Bermeo, 1973) euskaratik ingelesera itzuli du Lekeitioko idazlearen liburua eta Parthian Books argitaletxeak plazaratu du Burning Bones izenburupean.
Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen lana saritzeko asmoz sortutako lehiaketa honetan, obraren itzulpena eta argitaletxearen sustapena baloratzen dira.
Hain justu, Gabantxoren ibilbidea eta egindako itzulpen lana, eta Parthian Books argitaletxearen potentziala eta euskal literaturarekiko interesa nabarmendu du Jokin Gorriti Laboral Kutxako ordezkariak, Imanol Otaegi Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariak, Elizabete Manterola EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, Naroa Zubillaga EHUko irakasle eta EIZIEko kideak, eta June Monroy Etxepare Euskal Institutuko komunikazio teknikariak osatutako epaimahaiak. “Itzulpena kalitate handikoa izateaz gain, zuzenean euskaratik hizkuntza nagusi batera egindako ekarpenaren garrantzia”, azpimarratu dute epaimahaikideek.
Bestalde, Parthian Books argitaletxearen euskal kultura testuinguru ingelesean zabaltzeko potentziala ere saritu nahi izan dute, bigarren aldiz, Miren Agur Meaberen eleberri bat ingelesez argitaratu baitu. Meaberen bi obraz gain, Karmele Jaioren Amaren eskuak eleberria ingelesez argitaratu du ere.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian