Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal dira Ertibil Bizkaia 2023 erakusketaren deialdi berri honetako artista irabazleak.
Bilboko Rekalde Aretoan egon ondoren, Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltaria Getxoko Punta Begoñako galerietara heldu da eta bertan egongo da ikusgai azaroaren 5era arte.
Hauek izan dira aurtengo sarituak: Jon Ander Garcia sufi lanagatik (lehen saria), Maider Aldasoro Diaz shirt off nere back izeneko obrarekin (bigarren saria) eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal (hirugarren saria).
Aurtengo erakusketa beste hamabost artisten lanekin osatuko da: Imanol Abad Martinez & Imanol Exposito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro Gonzalez Oses, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernandez eta Amaia Santamaria Andres.
1983tik Ertibilen helburua Bizkaian sormen-lana egiten duten artista berriei laguntzea eta horien obrak sustatzea da. Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako zuzendariak zehaztu duenez, “Ertibilek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu. 41 edizioko ibilbidearekin, Ertibil erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi berritzaileena eta sortzaileena hartu du, eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukera eman digu”.
Erakusketa Getxon paratu ostean, Sestaoko erakusketa aretoak hartuko du, azaroaren 6tik 17ra, eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira lekualdatuko dute, azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian