Epaimahaiaren arabera antzezlan irabazleak “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”. Konpainiak 2.000 euroko saria eskuratuko du eta antzezlana datorren urteko otsailean antolatuko den Lautan Hiru jaialdian estreinatuko da.
Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen 2020an, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari horren helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.
Horretara, 2024ko Lautan Hiru laguntza Iruñeko La Piel konpainiak irabazi du, Beren izenez lan laburrari esker. Konpainiak 2.000 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana datorren urteko otsailean antolatuko den Bilboko jaialdian estreinatuko da.
Cafe Bar Bilbaok, Bira Kulturak eta Euskaltzaindiak osatzen duten epaimahaiaren arabera antzezlan irabazleak, “gidoi landua du, kolpe barregarriz beterikoa, absurdo samarra eta egoera are absurdoago batean gertatzen dena: pertsonaietako baten aitaren gaubeilan, hots, kartoizko hilkutxaren aurrean”.
Lautan Hiru jaialdia
Jaialdia Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira Kulturak elkarlanean antolatzen dute, eta egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, euskarazko sorkuntzari gune berriak eskainita; bide batez, Zazpikaleetako giroan eragin nahi da, hiriko kultura-aukerak zabaltzeko asmoz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian