Parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek haien proposamenak aurkezteko aukera izango dute abenduaren 10era arte. Azken urteetan egin den bezala, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Beraz, bi deialdietara proposamenak bidaltzeko aukera egongo da.
Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia datorren urteko edizioa antolatzen hasi da dagoeneko eta bertan parte hartu nahi duten konpainia eta kolektibo guztiek haien proposamenak aurkezteko aukera izango dute abenduaren 10era arte.
Jaialdiko antolakuntzak nabarmendu duenez, “azken urteetako parte-hartzea gero eta handiagoa izan da, urtero 400 proposamenetik gora jaso ditugu. Azken urteetan gertatu den bezala, deialdi berri honetan bi arlo ezberdinduko dira: Sail Ofiziala eta Scratch saila”.
Kalekaren Sail ofiziala “espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sormen-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edota edozein autoretza motarentzat bideratuta dago”, azaldu dute antolatzaileek. Kaleka Scratch sailak, berriz, “garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional edota edozein egile motarentzako plataforma bat eskainiko du”, zehaztu dute.
Hori horrela, 2023ko abenduaren 10era bitartean aurkeztu ahal izango dira proposamenak bi deialdietan, www.kaleka.eus webgunean dagoen formularioa betez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian