Donostiarra abesti alaiarekin itzuli da, 2024an argitaratuko duen EP berriaren estilo aldaketa aurreratuz. Singlea, El Tigre Estudios-eko Jon Agirrezabalagak ekoitzi du eta bideoklipa Amura filmsek egin du.
Hiri ilunen umeak, kontenplaziozko begirada batetik, gau bateko eszena ezberdinak islatzen ditu. Sara Azurza abeslari eta konpositorearen abesti berria hizki eta melodia fresko eta alai batez interpretatutako une dibertigarri horietara bidaiatzeko gonbidapena da. Bertan, instrumentu elektronikoak dira protagonista nagusiak.Singlea Jon Agirrezabalagak ekoiztu du eta musikari donostiarrak orain arte erabilitako estiloaren aldaketa txikia islatzen du. Bide berri bat irekitzen du, 2024an hurrengo EP batean lehorreratuko dena.Azken kantuekin batera egin dituen bideoklip ikusgarrien ondoren, hala nola hala nola Uste ustelak eta Hemen berriro, Sara Azurzak Alejandro Parillik zuzendutako bideo eder baten alde egin du oraingoan ere, Amura films eta kantautorearen beraren ekoizpenarekin.
Azurzak urtarrilean kaleratu zuen bere lehen lan luzea Hemen berriro izenpean. Disko horrek biltzen dituen bederatzi kantek bizitzaren ziklo emozionalari buruz hitz egiten dute, eta ziklo horren barruko emozioak eta sentimenduak islatzen dituzte. Entzuten duenak badaki. Piztu kandelak lelopean, Azurzak ahotsa erabiltzen du pertsona bakoitzak bere burua eta bere gorputza entzutearen garrantzia aldarrikatzeko. Horretarako, musika eta kandelak lagungarri zaizkio eta sinbolo bezala erabiltzen ditu disko osoan zehar.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian