57 antzerki emanaldi eskainiko dira azaroaren 9tik abenduaren 1era bitartean.
Arabako gazteak indarkeria matxistaren aurka sentsibilizatu nahi dituen “Hitz kolpez” programaren bederatzigarren edizioa 21 ikastetxetako 1100 ikasle ingururi iritsiko zaie aurten, Gasteizen, Agurainen eta Amurrion emango diren 57 emanaldietan.
Edizio honetan, berriz ere, arreta gazteengan jartzeaz gain, gurasoengan ere jarri nahi da, berdintasunezko hezkuntzarako osa dezaketen ereduari garrantzia emanez, bai eta guraso gisa feminismoaren aldeko borrokan bete dezaketen eginkizunari ere. Horrengatik, gazteentzako saioez gainera, gurasoentzako bakarrik izango diren hamabi emanaldi eskainiko dituzte.
Aurtengoan azken urteetako dinamika bera izango dela zehaztu dute antolatzaileek: ordu eta erdi, lehen zatian agertokia izango da nagusi eta bigarrenean dinamizazioa eta hausnarketa.
Gazteentzako 45 emanaldien banaketa: 30 emanaldi Gasteizen, azaroaren 13tik 24ra, Ibaiondoko Felix Petite Antzokian; 6 emanaldi Agurainen, azaroaren 9 eta 10ean; eta 9 emanaldi Amurrion, azaroaren 28tik abenduaren 1era.
Helduentzako 12 emanaldien banaketa eta ordutegiak: Gasteizen, azaroaren 16an, 17an, 23an eta 24an, 18:00etan eta 19:30ean. Ibaiondoko Felix Petite antzokian; Agurainen, azaroaren 9an, 18:00etan eta 19:30ean. Harresi aretoan; eta Amurrion, azaroaren 29an, 18:00etan eta 19:30ean. Amurrio Antzokian.
Gasteiztik, Aguraindik eta Amurriotik kanpoko ikastetxeen joan-etorria GFEren kontura izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian