Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Idoia Carramiñana eta Monica Garcia idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote. Lehiaketan izena emateko epea 2024ko otsailaren 9ra arte egongo da zabalik.
Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan, “lehiaketak frogatu du gure gazteen sormenaren katalizatzailea dela, sormena askatzeko eta ideiak idatziz adierazteko leku bat. Ikasteko eta hazteko aukera bat da, eta, batez ere, kulturalki etorkizun aberatsa eta anitza ereiteko”, adierazi du Begoña de Ibarra Aldundiko kultura zuzendari nagusiak. Gainera, Bizkaidatz txikia Bizkaian dagoen talentu literarioa ezagutzeko aukera paregabea dela dio.
Idoia Carramiñanak eta Monica Garciak emango diete hasiera edizio honetako kontakizunei. Horrela, Carramiñanak euskaraz hasiko du istorioa, Zer erremedio! izeneko proposamenarekin, eta Garciak gaztelaniazko istorioaren hasiera proposatuko du, Una nueva familia izeneko kontakizunaren bidez. Lehenengoaren testuak Iker Oruetak ilustratu ditu eta Jesse izan da bigarrenaren irudien sortzailea.
Parte hartzen duten haurrek edo gazteek istorioari, pertsonaiei eta hasierako lanari egokituta amaitu beharko dute kontakizuna, eta euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dute. Epaimahaiak hala ebazten badu, modalitate bietan irabazteko aukera ere izango dute. Horrela, Bizkaiko edozein udalerritan kokatutako ikastetxe batean ikasketak egiten ari diren 16 urte arteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute lehiaketan: haurren kategorian, I. taldean, 3. eta 4. mailako ikasleak aurkeztu ahal izango dira, II. taldean, berriz, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoak; gazteen kategorian, III. taldean, 1. eta 2. mailakoak, eta IV. taldean, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak.
Kontakizunak jasotzeko epea 2024ko otsailaren 9ko 13:30ean amaituko da.
Lehiaketaren oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian