Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Arteliburu 21ek antolatu dute hitzaldia, 2023ko VIII. Artista-Liburuaren Gipuzkoako Topaketen testuinguruan.
Gaur, azaroak 20, Arteliburu 21ek antolatzen duen Artista Liburuari buruzko Artelibururen edizio berri bat abiatuko da Koldo Mitxelena Kulturunean. Eugenia Tenenbaum genero ikuspegia kontuan hartzen duen artearen eta kulturaren dibulgatzaileak La figura del artista y sus posiblidades en el cambio social hitzaldia eskaniko du.
Hitzaldian, aztertuko du artista figurak Aro Garaikidean izan duen pixkanakako indibidualizatzea, eta nola geroz eta interes handiagoa dagoen subjektu sortzailea nor den, zer pentsatzen duen eta zeren aldekoa den ezagutzeko. “Masa-fenomeno indartsu bilakatu denez, ezinbestekoa da galdera hau egitea: zer eginkizun betetzen du edozein artistak, eta zer erantzukizun du gizartea aldatzeko eta kontzientziatzeko aukeran?”, adierazi dute antolatzaileek
Artista Liburua artelan independente gisa sortu zen, bere ondorio guztiekin, eta liburu konbentzionala iritsi ezin den tokira iristen da. Eskaintzen dituen sorkuntza baliabide ugariek, dela jakintzetan, dela materialetan, dela formatuetan, dela diziplina desberdinen mestizajeetan, Artista Liburua aberastasun paregabeko adierazpen artistiko bihurtzen dute. Arteliburu 21ek antolatutako Artista Liburuari buruzko Topaketa hauek San Telmo Museoan, Tabakaleran, Arteko tailerrean eta Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira.
Eugenia Tenenbaumekin izango den emanaldia 19:00etan izango da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Santa Teresa komentuko Ekitaldi Aretoan (Donostiako Alde Zaharrean).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian