Abenduaren 2an jokatuko da finala. Hauek izango dira parte hartuko duten zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.
Lesakako udal pilotalekuan jokatu zen larunbatean 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Nafarroakoa Bertsozale Elkartearen arabera, “frontoia lepo bete zuten 500 lagunen aurrean, zozketak erabakitako ordenean, ondorengo bertsolariak aritu ziren kantuan: Beñat Astiz Isasi, Eki Mateorena Zozaia, Josu Sanjurjo Alzuri, Eneko Lazkoz Martinez, Mikel Lasarte Cia eta Joanes Illarregi Marzol. Alaitz Rekondok aurkeztu zuen saioa, eta epaile lanetan Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena aritu ziren.
Bertsolarien artean, Joanes Illarregik eskuratu zuen puntu gehien (525,5), eta horrenbestez, abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu zuen. Horrela gelditu zen, zehazki, Lesakako saioko sailkapena: Joanes Illarregi Marzol (525,5), Eneko Lazkoz Martinez (521,5), Josu Sanjurjo Alzuri (492,5), Eki Mateorena Zozaia (458), Mikel Lasarte Cia (453,5) eta Beñat Astiz Isasi (401)
Horrenbestez, zortzi finalisten zerrenda argitu da. Altsasuko, Agoizko eta Lesakako finalaurrekoetako hiru irabazleei, Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Joanes Illarregiri alegia, puntuazioaren araberako beste bost bertsolari gehitu zaizkie. Hauek dira finalistak: Saioa Alkaiza Guallar, Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol, Xabat Illarregi Marzol, Eneko Lazkoz Martinez, Josu Sanjurjo Alzuri, Saats Karasatorre Martinez eta Sarai Robles Vitas.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian