Irati Agirreazkuenagak, Iholdi Beristainek, Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek osatzen duten lantaldeak iazko abenduan irabazi zuen euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Honen bidez, lehenengo emanaldia aurtengo Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaintzeko konpromisoa hartu zuten Bilboko Euskararen Etxean.
Gerraren barrunbeetara bidaiatzeko parada izango dugu oraingoan, Hau gerra bat da izeneko diziplina anitzeko ikuskizunarekin. Piszifaktoria ideien laborategiaren eskutik dator obra berria eta lantaldearen esanetan, “publikoaren erabakien arabera, gerra honek bide bat edo beste hartuko du”.
Laborategiko kideek azaldu dutenez, “Frontetik begi bat gutxiagorekin, hanka hautsi batekin eta hamaika orbain gehiagorekin itzuli ginen. Eta gero, bulego batean erabaki zuten guk irabazi genuela gerra. Baina ordurako ikasita geneukan lezioa: irabaztea galtzeko beste modu bat besterik ez da”.
Puzzle honek lau lengoaia artistiko ditu: hitza, musika, dantza eta mugimendua edo antzerki fisikoa. “Rapsoda bat, antzezle bat, dantzari bat eta musikari bat arduratuko dira guztiak josteaz. Polifonia erritmiko bat izango da, beraz”.
Irati Agirreazkuenagak, Iholdi Beristainek, Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek osatzen duten lantaldeak iazko abenduan irabazi zuen euskarazko kultur ekitaldien sorkuntzarako Hi(ZKI)bridoak laguntza. Honen bidez, lehenengo emanaldia 2023ko Hi(ZKI)bridoak kultur zikloaren baitan eskaintzeko konpromisoa hartu zuten, eta halaxe egingo dute, azaroaren 29an, Bilboko Euskararen Etxean estreinatuko dute ikuskizuna.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian