Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, liburu honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du.
Literaturan, artean, musika eta beste kultur espresiobide batzuetan etengabe jorratu den gai batekin itzuli da Karmele Jaio idazlea literaturara: Maitasuna. Maitasun kapitala jarri dio izenburua gaur, Donostian aurkeztu duen eleberriari eta azaldu duenez, “hainbeste saiakera egon dira maitasuna errepresentatzeko, ulertzeko… gure bizitzan zerbait garrantzitsua dela erakusten duela.
Liburu honek hainbat galdera planteatzen ditu, “bata da zer ezkutatzen den hitz potolo horren atzean eta gure maitatzeko moduaren atzean. Bada ere gonbidapen bat irakurleari bere maitatzeko moduaren azpian zer dagoen deskubritzeko”, kontatu du egileak.
Eleberria bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, nobela honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du.
Horretarako, bere maitatzeko moduaren hausnarketa bat egingo du, “nahi bat dago ulertzeko zergatik maitatu duen maitatu duen moduan. Horretarako maitasunari buruzko teoria lagun izango du. Bera irakaslea da eta maitasunari buruzko tesi bat zuzentzen dago, maitasunari buruzko teoria feminista guzti horrek lagunduko dio izena jartzen berak sentitzen dituen gauza askori”.
Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak, bestalde, kapa diferenteak dituen nobela bat dela nabarmendu aurkezpenean, “badago gertakarien geruza bat eta beste bat gogoetena, beraz, eleberriak irakurketa maila desberdinak eskaintzen ditu irakurle mota diferenteentzako. Entretenimenduzko nobela nahi dutenek hori topatuko dute, baina nobela sakonago bat eta gogoeta eginarazten duena nahi dutenek ere bai, adierazi du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian