Obra Nell Leyshon idazle britainiarraren izenburu bereko eleberriaren antzerki-egokitzapena da. Fernando Bernuesen gidaritzapean, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivarese eta Jose Ramon Soroiz aktoreak ikusiko ditugu taula gainean.
Tanttaka Teatroak Fernando Bernuesek zuzendutako Esnearen Kolorekoa antzezlana estreinatuko du abenduaren 3an, Bilboko Arriaga antzokian. Obra Nell Leyshon idazle britainiarraren izenburu bereko eleberriaren antzerki-egokitzapena da.
Mary bere familiarekin bizi da, 1830eko nekazal giroko Ingalaterrako baserri batean. Ilea esnearen kolorekoa du eta hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Protagonistak familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera. Liburuetan “marra beltz pila bat besterik ez” ikusteari utziko dio. Itzalen mundua uzten duen heinean, argiak are itsugarriagoak izan daitezkeela ohartuko da, eta horregatik, Maryri bere istorioa kontatzeko ahalmena baino ez zaio geratuko.
Tanttaka Teatroak adierazi duenez, “Leyshonek, edertasun tragiko batez, mikrokosmos ikaragarri bat irudikatu du, pertsonaia bereziz betea; hori guztia, urtaroen eta baserriko lanen konpasean isurtzen den ingurune bukoliko batez inguratua, eta Maryren ahaleginari esker, inozentzia urragarriz bizia hartuko du, hartutako patuari buruzko testigantza idatzi bat utziz uko egiteko aukerarik gabe. Ikusleak liluratu eta hunkitu zituen liburu bat izan zen Esnearen Kolorekoa. Hain zuzen, Madrilgo Liburu-saltzaileen Gremioak 2014ko Urteko Liburuaren saria eman zion, eta Frantziako Femina sarirako proposatu zuten”.
Bernuesen gidaritzapean, Joseba Apaolaza, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Jon Olivarese eta Jose Ramon Soroiz aktoreak ikusiko ditugu taula gainean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian