Ulu egiteko bolondres bila liburua gaur aurkeztu du Donostian. Lau ataletan banatuta, bakoitzaren izenak liburuan aurkituko duguna aurreikusten lagundu dezakete; erretratuak, otoitzak, zerrendak… erraz ezabatzen den material batez egindako laborategia.
Bi aste dira Harkaitz Cano idazleak Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez album ilustratua aurkeztu zuenetik, eta, dagoeneko, beste lan batekin heldu da gaur, Donostiako Udal liburutegiko Mandasko Dukearen aretora: Ulu egiteko bolondres bila poema bilduma. “Lau ataletan banatuta, bakoitzaren izenak liburuan aurkituko duguna aurreikusten lagundu dezakete; erretratuak, otoitzak, zerrendak… erraz ezabatzen den material batez egindako laborategia”, azaldu du Leire Lopez Susa argitaletxeko editoreak.
Poesiaren ertzei eta mugei buruzko liburua da Ulu egiteko bolondres bila, halaxe definitu du Canok liburua. “Zer da poesia? Zer da poetikoa? Zer da antipoetikoa? Kontestua ez ote da garrantzitsuagoa askotan testua bera baino? Eta horri begira lau ataletan banatu du liburua idazleak.
National Portrait Gallery du izena lehen atalak eta “erretratu, sasi erretratu, poesia eta gure ofizioari buruzko hausnarketan oinarritutako poemekin osatuta dago”, azaldu du egileak.
Otoitzen liburua izango litzateke bigarren atala. Honetan, otoitz paganoak eta ikonoklastak bildu ditu Canok
Hirugarren atalari Zerrenden liburua jarri dio izena, “zerrenda baita genero literario bat berez eta zerrendetatik abiatze da guztia”.
Amaitzeko, laugarren atalak, Klarion laborategia, Oteizari omenaldi bat egiteko asmoz, lapurtutako testu eta artistaren anotazioen arteko elkarrizketa moduko bat jasotzen du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian