Espazioak ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako txoko bat hartuko ditu bere baitan, eztabaidarako gunea izango da.
Hala Bedi komunikabideak jakitera eman duenez, abenduaren 1etik aurrera, liburuzaleek gune berri bat izango dute Gasteizko Alde Zaharrean: Eva Forest liburutopia. “Santa Maria kantoiko 4. zenbakian Eva Forest kultur-elkarteak irekiko duen kafetegi eta liburu-denda da liburutopia. Formakuntzak, hitzaldiak eta kultur ekimenak ere emango dituzte espazio horretan”, azaldu dute.
Iruñeko Katakrak liburu-denda hartu dute erreferentzia gisa, baina beste espazio batzuetan ere jarri dute fokua. Donostiako Kaxildan edo Bilboko Louise Michel dira horren adibidez.
Arabako Alea komunikabidearen arabera, herri mugimenduan aritutako zazpi lagunen eskutik jaio da kultur egitasmo berria, Eva Forest idazle eta argitaratzailea gogorarazteko asmoz. “Forestek utzitako arrastoa eta beste hamaika idazleren lanak topatuko dituzte irakurzaleek 3.500 bat aleren artean, gustu eta adin guztietarako proposamenekin”. Denetarik egongo den arren, saiakerak leku handi bat izango duela azpimarratu dute sustatzaileek, “Kritikotasuna landuko dugu, eta beste genero batzuetan ere hori aurkitzea gustatuko litzaiguke”.
Espazioak ikastaroak, hitzaldiak, liburu aurkezpenak, haurrentzako txoko bat hartuko ditu bere baitan, eztabaidarako lekua izango da.
Sare sozialen bidez, egitasmoaren sustatzaileek abendurako antolatutako jarduerak ere eman dituzte ezagutzera, horien artean daude Santi Cobos presoaren ahotik Zigor Olabarriak idatzitako Pájaros azules, Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan liburuaren errezitaldia Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariek lagunduta edota Katixa Agirreren Berriz Zentauro liburuen aurkezpen. “Irrikitan gaude kafe eta liburu artean elkarrekin amets eta grinak konpartitzeko”, adierazi dute egitasmoaren sustatzaileek.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian