Abenduaren 16an jokatuko da finala Bilbao Arenan, bertan Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti bertsolariek kantatuko dute.
700 lagun elkartu ziren larunbatean Lemoako udal kiroldegian Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. “Kanpoan hotz, baina giroa bero frontoi barruan, sei lagun hauek kantatu zuten bertsozaleentzako: Aissa Intxausti Aburruza, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Josune Aramendi Perez, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas eta Onintza Enbeita Maguregi”, adierazi du Bizkaiko Bertsozale elkarteak.
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Nerea Ibarzabal Salegi izan zen puntu gehien batzea lortu zuena, 638 puntu. Beraz, abenduaren 16an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak. Horrela geratu ziren larunbateko puntuazioak: Nerea Ibarzabal 638 puntu, Onintza Enbeita 635,5 puntu, Oihana Bartra 610,5 puntu, Aissa Intxausti 580 puntu, Ibai Amillategi 571 puntu eta Josune Aramendi 567,5 puntu.
Larunbatekoan, Idoia Anzorandia Kareagak egin zituen gai-jartzaile lanak. Epaimahaian jardun zutenak, berriz, Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izan ziren. Azkenik, Itziar Basterretxea Olarreagak idazkari beharrak egin zituen.
Bilboko finala
Larunbateko saioa amaituta, erabakita geratu da abenduaren 16an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten zortzi bertsolarien izenak: Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian