Beldur ta Nazka singlearen bideoklipa ere aurkeztu du musikariak. Lana CD formatuan dator fanzine batekin batera, azken honek diskoan jorratzen diren gaietan gehiago sakontzea du helburu.
Gorka Suaia Su Eman ala hartu izeneko disko berriarekin bueltatu da bost urteren ondoren. Bilbon bizi den rap abeslari eta ekoizleak Suaia eta Ama Rebel taldearekin kaleratu zuen azken diskoa 2018an, Raggamuffin Kamarada izenpean.
Su Eman ala hartu hamaika abestiz osatuta dago eta bertan hip-hopa eta reggaea dira nagusi, baina rap-rock, funky-rap edo trap estiloetarako ere tartea badago. Ekoizpe lanari dagokionez, Suaia bera aritu da Askapen Sound ezizenez, Kostako Beats, Komadü eta Rlantzekin batera. Kantuetan, berriz Mateo Zikutak eta Patricia Recklessek kolaboratu dute.
Disko berriarekin batera Beldur ta Nazka izeneko kantaren bideoa kaleratu du Suaiak, bere anai Iñigo gitarra-jotzailearekin batera produzitutakoa, Ander Teje-rekin (bajua) eta Xixo Yantanirekin (bateria). Bideoa zein diskoa Euridia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte, Ibon Larruzea soinu ingeniariaren eskutik.
Lana plataforma digitaletan entzun daiteke dagoeneko eta musikariaren Bandcamp orrian deskargatu. Euskarri fisikoari dagokionez, CD formatuan argitaratuko da fanzine batekin batera, azken hau, diskoan jorratzen diren gaietan gehiago sakontzeko asmoz. Formatu hau datorren astetik aurrera DDT Banaketak-en edo Durangoko Azokako Musika Zuzeneanen standean eskuratu ahal izango da.
Bestalde, Suaiak agertokietara itzuliko dela iragarri du, Komadü (teklatu eta saxoa), Ander Teje (gitarra) eta Xixo Yantanirekin (bateria) batera sortu duten banda berriarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian