Euskarazko produktuek 12 euroko hobaria izango dute gehienez eta gainerakoek 8 eurokoa. Abenduaren 2tik urtarrilaren 31ra erabili ahal izango dira bonuak.
Aurten ere, Gabonei begira, kultura bonuak eskuragarri jarriko ditu Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuak, lurralde osoko 64 establezimendutan. Azaldu dutenez, “bereizgarri bat izango dute atxikitako establezimenduek, eta erraza izango da abenduaren 2tik aurrera erositako bonua establezimenduan bertan gastatu ahal izatea”.
Goizane Alvarez Kulturako diputatuak adierazi duenez, “Kanpainak kulturaz gozatzeko nolabaiteko zoramen kutsakorra sortzen du eta zoramen hori urte guztira zabaldu nahi dugu. Gure asmoa da ahalik eta pertsona gehienek eskuratzea bonuak eta tokiko merkataritza eta Gipuzkoa osokoa laguntzea”.
Guztira 8.700 kultura bonu jarriko dira salgai: 2.700 euskarazko kultur produktuetarako izango dira eta 6.000 beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko.
Kultura bonu desberdinak
Euskarazko kultura produktuen bonuaren hobaria, 12 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketak eginda. Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuaren hobaria, 8 euro artekoa, 20 eurotik gorako erosketa eginda.
Bonuarekin erosi ahal izango dira liburuak (testu-liburuak, ikasketa liburuak eta profesionalenak izan ezik), bai eta ikus-entzunezko produktuak ere (edozein euskarritan).
Kanpaina honi atxikitako Gipuzkoako saltokietan erosi ahal izango dira bonuak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian