Liburu aurkezpenei solasaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak edota ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko aukera gehituko zaizkie eta tailer formatuan ere izango dira aurkezpenetako batzuk.
Zu non, han DA! egitasmoak bere laugarren edizioa beteko du aurten. 2020an sortu zen, Durangoko Azokak euskal kulturgintzan sorrarazten duen dinamikaren indarra aprobetxatu eta euskal literaturaren urteko produkzioaren uzta Euskal Herri osora zabaltzeko asmoz.
Hala, Euskal Herri osoko 88 liburu dendak hartuko dute parte egitasmoan, eta azokan egon diren nobedadeak ezagutzeko aukera emango dute. Gainera, 27 dendatan liburu aurkezpenak egingo dira, abenduaren 11n hasi eta 20an amaituko den aurkezpen-zirkuitoaren barruan.
Idazleek, bestelako sortzaileek lagundurik, burutuko dituzte aurkezpen gehienak, hitzorduari kutsu kulturalago bat emateko. Liburu aurkezpenei solasaldiak, errezitaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak edota ilustratzaileen lanak zuzenean ikusteko aukera gehituko zaizkie. Tailer formatuan ere izango dira aurkezpenetako batzuk. Gaur hasiko da zirkuitua, bi ekitaldirekin: Irati Garmendiak eta Ane Arzelusek Ortuko bizitza bilduma aurkezteko tailerra eskainiko dute Eibarren, eta Jon Artanok Juana liburuaren berri emango du Urduñan. Datozen egunetan herriz herri izango dira aurkezpenak, eta azkena Iruñean ospatuko da, Joseba Sarrionandiaren eta Santi Leoneren arteko solasaldiarekin, Markos Gimenoren 101 Letrakartel aitzaki gisa hartuta.
27 aurkezpenen zerrenda kontsultatzeko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian