Bigarren saria Ruben Martinezentzat izango da Arbizu Enea izeneko lanagatik.
Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako sari nagusia Maider Uriarte kazetariarentzat izango da, Kirikoketa piezagatik. Bigarren saria, berriz, Ruben Martinezentzat izango da Arbizu Enea izeneko lanagatik. Saridunak DK Irratiaren Ispilu beltza irratsaio berezi batean ezagutaraziko dira.
DK Irratiaren Ispilu beltza irratsaio berezia ostiralean, abenduak 22, goizeko 8:00etan abiatuko da, FM107.4 sintonian eta irratia.donostiakultura.eus webgunean. Bertan, Hamaika entzuteko! IX. Irrati-piezen lehiaketako pieza irabazleak entzuteaz gain, saridunekin elkarrizketak izango dira, eta baita lehiaketaren antolatzaile eta epaimahaikideekin solasaldiak ere. Halaber, 14:00etan eta 21:00etan saioaren errepikapena entzuteko aukera egongo da.
Epaimahaiak aho batez erabaki du aurten lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik Kirikoketa saritzea: “Pieza laburra eta erakargarria da, soinu-geruza ugari dituena eta efektuak oso modu eraginkorrean erabiltzen dituena. Hizkuntza aberatsa duena eta Euskal Herriko ohituren isla diren soinu eta sentsazioak transmititzen dituena”.
Martinezen Arbizu Enea lanari dagokionez, epaimahaiak azpimarratu du lan originala eta umoretsua dela, soinu-efektuak oso ongi erabiltzen dituena eta entzulea irratsaioan kontatzen den istorioan murgiltzeko gaitasuna duen pieza entretenigarria.
Hauek izan dira epaimahaikideak: Susana Bustero Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria, Manex Urruzola Elhuyarreko komunikazio-zerbitzuen koordinatzailea eta Lierni Ezeiza Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia saileko teknikaria.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian