“Tamalez, ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin, oroimen on asko eta ederrekin geratzen gara sasoi ilun honetan”, adierazi dute arduradunek. Beikoziniren itxiera Durango Plateruena antzokia, Donostiako Altxerri eta aldi baterako bada ere, Donostiako Dokaren itxieren ostean dator.
Sare sozialetan zabaldutako ohar baten bidez, arduradunek ia hamarkada bat irekita egon den aretoa ixteko asmoa azaldu dute. “Esker onez eta pena handiz Beikozini azken geltokira iritsi da. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure bederatzi urte eta erdiko ibilbidean era batera edo bestera lagundu diguzuen guztioi, baina tamalez, ezin dugu jarraitu gure proiektuarekin, oroimen on asko eta ederrekin geratzen gara sasoi ilun honetan, Agur Ondarru!”.
Zenbat Gera Elkarteak 2002ko apirilaren 12an irekin zuen Ondarroako Kafe Antzokia musika areto eta kulturgunea izateko asmoz. Bizkaiko Lea Artibai eskualdean bakarra izan zen bere ezaugarriekin: euskal kultura sustatzeko eginda, nazioarteko ekarpenei zabalik eta autogestionatua.
Antzokiak 2013ra arte iraun zuen zabalik ateak itxi zituen arte. Urtebete beranduago, 2014ko ekainean, Beikoizi izenarekin zabaldu zuten aretoa leku berean, garai bateko Alameda zinema aretoa zegoen toki berean, hain zuzen.
Beikoziniren itxiera Durango Plateruena antzokia, Donostiako Altxerri eta aldi baterako bada ere, Donostiako Dokaren itxieren ostean dator.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian