Apirilaren 1etik 6ra izango da aurtengo topagunea, Aulestin. Edizio honetan ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango ditugu Ainhoa Alberdi, Amaia Bono, Amaia Lizarralde, Iñaki Ziarrusta, Kepa Errasti eta Ander Lipusen eskutik.
Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak aurtengo Euskal Sormen Laborategian parte hartzeko deialdia zabaldu du. Topagunea apirilaren 1etik 6ra bitartean izango da Aulestin, eta bertan, antzerkilariak eta sortzaileak elkarrekin egongo dira, arte eszenikoetako hainbat alor hobetzen eta tekniketan sakontzen, eskarmentu handiko profesionalek gidatuta.
Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnen topagunea da Aulestin urtero antolatzen dutena: aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen den gunea. Artedramak azaldu duenez, “Euskal Herriko arte eszenikoetan murgilduta gaudenon arteko eztabaidak, jakintza eta elkartrukeak sustatzeko asmoarekin, astelehenetik larunbatera, 48 orduz guztira, sei irakasleren tailerrak prestatu ditugu”.
“Aberatsa da oso gure eszena, eta urtez urte euskal antzerkiak sentsazio eta gogoeta berriak sorrarazten dizkigu”, azaldu dute Artedramako kideek. “Urtez urte eginiko lanaren emaitzak fruituak eman ohi ditu eta zorteko gara, gure mundua sortzen baikabiltza, talentu handiz hornituriko artistak bidelagun ditugula”. Era horretan, ekimenean parte hartu nahi dutenek aurten ere euskal antzerkiaren zoko ezberdinak arakatu ahal izango dituzte Ainhoa Alberdi, Amaia Bono, Amaia Lizarralde, Iñaki Ziarrusta, Kepa Errasti eta Ander Lipusen eskutik..
Euren ibilbidearen eta euren ikastaroen xehetasun guztiak: ADEL24.
Izena emateko info@artedrama.com helbidera idatzi edo 615 779 511 telefonora deitu beharko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian