Ikuskizun honek parentesi bat proposatzen digu, “geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Xabier Leteren obran murgildu eta haren hitz eta doinuekin beste behin ere hunkitzeko”. Kontzertua 19:30ean izango da.
Bihar, asteazkena, Literatura eta Musika Euskaraz zikloari ekingo diote berriz ere Bilboko Arriaga Antzokian, Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako Txori kantazale ikuskizunarekin. Oraingoan ere, Antzokiko foyerrean eskainiko dituzte emanaldiak.
Azaldu dutenez, “ibilbidetxoa eginda iritsiko da Txori Kantazale Arriagara. 2020an Eusko Ikaskuntza saria jaso ondoren, disko-liburuak argia ikusi zuen 2022an. Ordutik, garatuz joan da Txori kantazale, emanaldiz emanaldi, zuzenekoetara egokituz”.
Topaketa intimo bat proposatzen dute Joana Otxoa de Alaizak eta Gurrutxagak. Horretarako, “Arriaga leku ezin bereziagoa da, hemen egin baitzuen Xabier Letek jendaurreko azken agerpen ofiziala, eta, orduan bezala, oraingoan ere bidaide izango dute Joxan Goikoetxea akordeoilaria”.
Ikuskizun honek parentesi bat proposatzen digu, “geldialdi labur bat eguneroko bizitzan, Leteren obran murgildu eta haren hitz eta doinuekin beste behin ere hunkitzeko”. Hitzez lagundutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, “piano musikaz jantziriko kontakizun bat. Kontakizunaren bidetik aurkituko ditugu Leteren abestien berrinterpretazioak, haren gustuko melodiak, poema ezagunak eta abesti ezezagunak”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian