Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da eta egitasmo honen bidez, Euskal Herri osoko hamar ikastolatako ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak ematen zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtzen da.
Arikalatarren lehen topaketa martxoaren 4an eta 5ean izango da, Altsasuko Burunda pilotalekuan, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta. Bertan elkartuko dira Arikala egitasmoan parte hartzen ari diren Euskal Herriko hamar ikastoletako 230 ikasle.
Arikala ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa-ekintza berritzailea da eta egitasmo honen bidez, Euskal Herri osoko hamar ikastolatako ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak ematen zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtzen da.
Topaketa honetan, elkarrekin lagunarteko hizkerari lotutako dinamiketan arituko dira hainbat ingurumari soziolinguistikoetatik heldutako ikasleak. Horrela, topaketaren helburua bikoitza izango da: “batetik, arikalatarren komunitatea sendotu nahi da, eta, bestetik, gazte horiek euskararekin duten atxikimendua indartu nahi da”.
10:15ean egingo zaie ongi-etorria ikastoletako ikasleei Altsasun. Guztiek elkarrekin hainbat jolas-dinamika egingo dituzte goiz osoan, lagunarteko hizkeraren hainbat ezaugarri lantzeko. Bukatzeko, talde argazkia aterako dute.
Arikala, Mintzola egitasmoaren baitan
Euskaltzaindiak, 2022ko urtarrilean Mintzola egitasmoaren ardura hartu zuenetik, euskarazko ahozko jardunaren ikerketan, zabalkundean eta sustapenean dihardu. “‘Eguneroko hizkera’ deritzogun elkarrizketa-multzo eta jardunak, eremu ez-formalekoak gehienak, gure ahozko jardunaren zatirik handiena hartzen du. Mintzola egitasmoaren helburu nagusia hizkera hori aztertzea da, bai eta adierazkortasuna lantzeko tresnak garatzea ere”, azaldu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian