Ikastolak Herriari egitasmoaren baitan egingo da Non eta mugan izeneko ekitaldia. Aitortza ekitaldia biribiltzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute ikastolen jaiek, jolas, pailazo, bazkari eta Bizkarsoro filmaren proiekzioarekin, besteak beste.
Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da. Ikastolen Elkarteak zehaztu duenez, “ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena”.
Elkartearentzat ez da erraza izan ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-politikoari aurre egitea, eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen duela dio. “Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute. Horregatik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea”.
Honako hauek dira Euskal Herriaren periferian koka daitezkeen zortzi ikastolak eta, beraz, Beskoitzeko ekimenean ordezkatuta egongo direnak: Beskoitzeko Ikastola, Sohütako Eperra Ikastola, Zangozako Ikastola, Lodosako Ibaialde Ikastola, Tuterako Argia Ikastola, Vianako Erentzun Ikastola, Oiongo San Bizente Ikastolan eta Balmasedako Zubi Zaharra.
Eguneko egitaraua
10:00etan, Harrera – gosaria.
11:00etan, Periferiako ikastolei aitortza ekitaldia.
12:30ean, Haurren jolasak, puzgarriak eta Pontx pailazoa.
14:00etan, Bazkaria.
17:00etan, Bizkarsoro filmaren proiekzioa.
18:30ean, Ekitaldiaren itxiera.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian