Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “Ricok euskara etxean jaso ez bazuen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz”. Martxoaren 16an jokatuko da finala Gasteizen.
Arabako Bertsozale Elkarteak orain dela 40 urte txapelketako plazari hasiera eman zion Xabi Rico Iturriotzi aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik. Elkarteak adierazi duenez, “euskara etxean jaso ez bazuen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz”.
1982an Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua eta beste batzuekin batera Gasteizko Bertso Eskola sortu zuen Ricok. 1980 eta 1990 urteen bueltan, hamarkada oso bat eman zuen bertso eskolako irakasle modura eta Arabako hainbat sariketa eta txapelketetan parte hartu du bertsolari gisa gehien bat, baina baita epaile, gai jartzaile, biltzaile edota antolatzaile gisa ere.
Datorren martxoaren 16an, Gasteizko Printzipal antzokian jokatuko den finalean, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako irabazleari jantziko dio txapela Xabi Rico Iturriotzek.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian