Martxoaren 17an Iban Zalduak estreinatuko du bere lana Bilboko Guggenheim Museoan. Idazlearekin batera Ibil bedi taldeko bi musikari eta Alaia Martin eta Miren Artetxe bertsolariak izango dira oholtza gainean.
Loraldia Festibalak euskal kulturaren diziplina desberdinetako sortzaileak batu ditu ikuskizun berri bat aurkezteko: Bihar, Atzo, Gaur, Bihar. “Literatura, musika eta bertsolaritza erabilita emanaldi honek etorkizunari buruz gogoeta egitera gonbidatuko gaitu”, azaldu du antolakuntzak. Bilboko Guggenheim Museoa izango da ekitaldi honen etxea, 12:30etik aurrera.
Loraldiak urtero erreserbatzen du Festibaleko tarte bat mota honetako ekitaldiak antolatzeko. Formatu hau klasiko bat bihurtu da bertan.
Lehenik euskal idazle bati etorkizunari buruzko literatura pieza bat idazteko eskatzen dio Loraldiak, eta, ondoren, musikari bati eskatzen diote musika pieza bat sortzeko idazle horren testua oinarri hartuta. Azkenik, ekitaldiaren egunean, bi bertsolarik idazlearen eta musikariaren piezak entzungo dituzte lehendabizikoz, eta horri buruz bertsotan ariko dira. Antolatzaileen esanetan, “euskal kulturaren eta etorkizunaren uztarketa paregabea da honakoa”.
Aurtengo edizioan Iban Zaldua idazlea aukeratu du antolakuntzak. Emaitza Bihar, atzo, gaur, bihar ipuin originala izan da eta Ibil Bedi taldea arduratuko da doinua jartzeaz. Oholtza gainean, gainera, Alaia Martin eta Miren Artetxe izango dira. Emanaldi honen gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian