Martxoaren 1ean ireki zen deialdia Animadeba Nazioarteko Jaialdiaren 17. edizioan animazioko film laburrak inskribatzeko. Epea maiatzaren 1ean itxiko da eta bi hilabetez izena eman ahal izango da Sail Nagusian, Zinemagile Berriak sailean eta Panorama sailean.
Aurten ere Euskal Herriko animazioko jaialdirik luzeena indartsu dator, berrikuntzekin. Aurreko edizioko harreraren ostean, Animadebak erreferentziako jaialdi gisa finkatu nahi du, zinemagileen, animazioaren industriaren eta ikusleen topagunea bihurtuz.
Edizio berri honetan, lehiaketa ofizialarekin batera, programazio gehigarria ere izango dugu: Case Study, Work in Progress, kontzertuak eta Animadeba LABen tailerrak, teknologia berriak eta bideo-jokoen mundua; azken honetan, arreta berezia jarriz.
Filmak aurkezteko epea zabalik
Martxoaren 1ean ireki zen deialdia 17. edizioan animazioko film laburrak inskribatzeko. Epea maiatzaren 1ean itxiko da eta bi hilabetez izena eman ahal izango dute interesdunek Sail Nagusian, Zinemagile Berriak sailean eta Panorama sailean.
Hala, edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Lehiatuko diren film laburrak, orain arte sariketa honetan aurkeztu gabekoak izango dira. Lanen eskubideak dituzten pertsonek aurkeztu ahal izango dituzte; edo haien ordezkaritza-ahalmena dutenek.
Izena eman nahi duenak Filmfreeway plataforma erabili beharko du: www.filmfreeway.com/Animadeba
Informazio guztia eta lehiaketaren oinarriak www.animadeba.com webgunean kontsulta daiteke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian