Egun osoko jaia prestatu dute bertako herritarrek 23. edizioari hasiera emateko. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da. Muxikoak, bertso triki-poteoa, artisau-azoka, Korrikaren hasiera-ekitaldia, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.
Euskal Herriak hitzordu garrantzitsua izango du datorren ostegunean Irunen. Izan ere, Harro Herri lelopean, 23. Korrika bertatik abiatuko da, arratsaldeko 16:00etan. “Goiz-goizetik giro ezin hobea izango da hirian, hainbat ekimen antolatuta”, azaldu du antolakuntzak.
Egun osoko jaia prestatu dute bertako herritarrek 23. edizioari hasiera emateko. Egitaraua goizeko 11:00ak aldera hasiko da, Gazte Korrikarekin, eta goiz osoan zehar hainbat ekimen izango dira eguna alaitzeko: Muxikoak (Almudena Grandes plazan), bertso triki-poteoa eta artisau-azoka, besteak beste.
Ondoren, 15:30ean, 23. Korrikaren hasiera-ekitaldia izango da, San Juan plazan instalatuko den oholtzan. Bertan, AEKren eledunek hastapena emango diote lasterketa erraldoiari, Maddi Sanz arpa-jotzaileak eta Koldo eta Xabi Sorzabalbere txalapartariak lagundurik.
Behin mezua lekuko barruan sartuta, 16:00etan abiatuko da Korrika. Lehen kilometroa Bidasoko AEK euskaltegiko hamaika irakaslek egingo dute. Euskaltegiko zuzendari Beñat Alzagaren esanetan, “Lehen kilometro horrek islatuko du, alde batetik, euskaraz bizitzeko kemena; bestetik, Korrikak hauspo izan nahi duela Irunen euskalduntze-lanak tinko aurrera egiteko”.
Lehendabiziko gauaren bila Korrikak Lapurdin barrena segitzen duen bitartean, Irunen jaiak segituko du, kontzertu eta ekitaldi anitzekin (denak Mosku plazaren inguruan): Burrunba elektrotxaranga tabernetatik, eta Esne Beltza zein Bad Sound taldeen kontzertuak agertokian. Horrez gain, bi txosna ere egongo dira edariez horniturik eta beste bat jatekoez, Moskun bertan, 12:30etik gauerdira arte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian