Aurtengo gonbidatuen artean Mari Luz Esteban, Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio daude, besteak beste. Hilaren 21ean emango da ezagutzera nork irabazi duen VII. Donostia Kultura Poesia Saria.
Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astearen seigarren edizioa, martxoaren 18tik 22ra izango dugu Victoria Eugenia Club, Liburutegi Nagusia, Amara eta Intxaurrondo kultur etxeetan.
Bost egunetan zehar poesiaren inguruko ikuskizunak eta solasaldiak antolatu dituzte hainbat idazle eta artista ezagunen parte hartzearekin: Mari Luz Esteban, Goizalde Landabaso eta Xabier Zeberio dira horietako batzuk. Era berean, Impromptu, Angel Unzu eta Juan Manuel Uriaren erakusketa ere abiatuko da gaur eta maiatzaren 11ra arte erakusgai egongo da.
Horietaz gain, hilaren 21ean, asteartea, VII. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa egingo da. Lehiaketa hau Donostia Kulturak eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean antolatzen dute, euskarazko poesia zabaldu eta 35 urte bete gabe dituzten idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz.
Gonbidapenei dagokienez, Victoria Eugenia Clubekoak goizeko 11:30etik aurrera eskuragai egongo dira webgunean (jarduera bakoitzaren loturan) eta Victoria Eugenia zein Antzoki Zaharreko leihatiletan. Amarako kultur etxekoak, berriz, gaurtik aurrera jaso ahalko dira kultur etxean bertan. Liburutegi Nagusiko eta Intxaurrondo kultur etxeko saioetan sarrera librea izango da edukiera bete arte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian